JARDUNALDIAK
KLIMAREN ALDAKETARI ETA IRAUNKORTASUNARI BURUZKO JARDUNALDIA
IZAITEk enpresaren kudeaketaren barruan Klimaren Aldaketari eta Iraunkortasunari buruzko jardunaldia antolatu zuen joan den 2008ko ekainaren 5ean, Bilboko Euskalduna Jauregian.
Jardunaldiaren inaugurazioa Jesús Murgak, IZAITEko presidenteak burutu zuen, eta berarekin batera egon zen Luis Jiménez Herrero, Espainiako Iraunkortasunaren Behatokiaren Zuzendari Exekutiboa. Luis Jiménezek egungo gizartea jasaten ari den klimaren aldaketaren eraginak eta garapen iraunkorra gaiaren inguruan mintzatu zen. Ondoren, Mari Carmen Gallastegik, EHU-ko Ekonomia Katedradunak eta Ikerbasque Zientzia Fundazioaren Presidente Exekutiboak, Klimaren Aldaketaren Ekonomia EAE-an gaiaren inguruan duen ikuspegia azaldu zuen. Azkenik, Ihobeko Ignacio Quintanak, Eusko Jaurlaritzak garatu duen Klimaren Aldaketaren aurkako borrokarako Euskal Plana 2008-2012 aurkeztu zuen.
Jardunaldien bigarren zatian, bost erakunderen (Vicinay Cadenas, Eroski Taldea, Ofita, A&B Laboratorios eta Iberdrola) enpresa praktika onak ezagutarazi ziren. Talde horiek, Izaiteko kide izateaz gain, ingurumen kudeaketan aurreraturik dauden erakundeak dira, eta klimaren aldaketaren gaia sartu dute beraien enpresa kudeaketan, zenbait ekimenen bitartez.
EGITARAUA
09:00 Izen ematea eta parte hartzaileen harrera.
09:30 IREKIERA. Jesús Murga, IZAITEko presidentea.
09:45 KLIMAREN ALDAKETAREN ERAGINAK ETA GARAPEN IRAUNKORRA. Luis Jiménez Herrero, Espainiako Iraunkortasunaren Behatokiaren Zuzendari Exekutiboa.
10:15 KLIMAREN ALDAKETAREN EKONOMIA. EAE-REN ERREALITATEA. CONOMÍA DEL CAMBIO CLIMÁTICO. REALIDAD DE LA CAPV. Mari Carmen Gallastegi, EHU-ko Ekonomia Katedraduna eta Ikerbasque Zientzia Fundazioaren Presidente Exekutiboa.
10:45 KLIMAREN ALDAKETAREN AURKAKO BORROKARAKO EUSKAL PLANA. Ignacio Quintana, Ihobe.
11:00 Kafea
Klimaren aldaketaren arazoa enpresa kudeaketan sartzea. Enpresa praktika onak.
11:30 VICINAY CADENAS. Luis Cañada, Zuzendari Nagusia.
11:45 EROSKI. Gotzone Artabe Larraskitu, Ingurumen Saila.
12:00 OFITA, Ramón Cabo García, Antolakuntza eta Kalitate arduraduna.
12:15 AB LABORATORIOS, Isabel Acevedo Ramírez de la Peciña, A&B Laboratorios-en Produktuaren Ingurumen Kontrol Arduraduna.
12:30 IBERDROLA, Mónica Oviedo Céspedes, Enpresako Ingurumen eta Kalitate Zuzendaritzako Klimaren Aldaketa ataleko arduraduna.
12:45 Debatea eta amaiera.
BESTE JARDUNALDIAK