22/12/2011

Garapen Jasangarrirako Kudeaketaren kategorian enpresa handiaren saria jaso duen Iberdrolak, eta Enpresa txiki eta ertainei ematen zaien Kudeaketaren kategoriako akzesita eta Garapen Jasangarrirako Produktuaren kategoriako akzesita, biak, jaso dituen A&B Laboratorios de Biotecnología, izan dira Euskadin Enpresari ematen zaizkion Ingurumen Sari Europarren 2011-2012 edizioko sarituetako bi.
Sarien banaketa Pilar Unzaluk, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuak egin du, Bilboko Campos Elíseos Antzokian ospatu den ekitaldian. Ehun enpresa baino gehiagok hartu dute parte ekitaldian.
Horrez gain, Euskadiko beste erakunde batzuek ere jaso zituzten sariak: Osakidetza Bilbo eskualdea, Udapa, Yor, Sener, Calasancio Ikastetxea, Ramondin Cápsulas, Usansolo-Galdakaoko Ospitalea, Zumarragako Ospitalea, Shuton eta Compañía Logística de Hidrocarburos CLH.
Pilar Unzaluren, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuaren, hitzetan, “enpresa horiek gure ekonomiaren hazkunderako ingurumena ez dela oztopoa erakutsi dute. Alderantziz, aukera bikaina da aberastasuna sortzeko, enpresen lehiakortasuna handitzeko, kalitatezko enplegua sortzeko eta gizarte ongizatea handitzeko”.
Enpresari ematen zaizkion Ingurumen Sari Europarrak 1987an sortu zituen Europar Batzordeko Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak, Ingurumenaren Munduko Urtearen ospakizunak zirela eta. Bere helburua, alor horretako enpresa bikaintasuna jende aurrean aintzatestea da, eta, ingurumenari buruzko araudia eta eskakizunak gainditzen duten jarduketa erakutsi dutenez, ingurumenaren alorrean ereduzkoak diren enpresa berritzaileak saritzen dituzte. Sari horiek, enpresen garapen jasangarriaren alorreko garrantzitsuenak dira.
© 2008 IZAITE Iraunkortasunaren aldeko euskal enpresen elkartea | Garapena Uvedoble Studio, S.L.