Ministro Kontseiluak, Nazio Batuen Mundu Mailako Hitzarmenari (Global Compact) Espainiak egingo dion ekarpenari dagozkien 350.000 euroren ordainketa onetsi zuen, Garapenerako Laguntza Funtsaren (FAD) pentzura.
Nazio Batuen Mundu Mailako Hitzarmena, NBE-ko idazkari nagusi ohiak, Kofi Annan-ek, bultzatutako ekimena da, Gizarte Erantzukizun Korporatiboarekiko konpromisoan aurrera jarraitzeko, Giza Eskubideen, lanaren eta ingurumenaren alorretan eta ustelkeriaren aurkako borrokan.
Guztira, Ministro Kontseiluak, FAD-en pentzura egindako Nazioarteko zenbait Erakunderi eta Programari bideraturiko borondatezko ekarpenetarako bederatzi Akordio proposamen onetsi ditu, eta horien zenbateko osoa 36 milioi eurokoa izan da.
© 2008 IZAITE Iraunkortasunaren aldeko euskal enpresen elkartea | Garapena Uvedoble Studio, S.L.