IZAITE. Iraunkortasunaren aldeko euskal enpresen elkartea.

IZAITE. Asociación de Empresas Vascas por la Sostenibilidad.

berriak

IZAITEKO BI KIDEK SARIAK LORTU DITUZTE INGURUMEN SARI EUROPARRETAN

Joan den otsailaren 25ean, lehendakaritzako atarian, Europar Batasuneko Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak deituriko eta Euskadin, Ingurumen, Lurraldearen Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak antolatu dituen Enpresari emandako 2009-2010eko Ingurumen Sari Europarren, Euskadi Sekzioaren, banaketa ekitaldia burutu zen.

Sari horien helburua, beraien jarduketarekin garapen jasangarriaren printzipioak betetzen lagundu duten erakundeak guztien aurrean aintzatestea da. Ingurumen, Lurraldearen Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailburu Pilar Unzaluk azpimarratu duenez: “sortu eta bi hamarkada baino gehiago igaro ondoren, Enpresari emandako Ingurumen Sari Europarrak, enpresa batek, Erkidego mailan, lor dezakeen ingurumen alorreko aintzatespen nagusia bilakatu dira”.

Enpresari emandako Ingurumen Sari Europarrak lau kategoriatan banatu dira: garapen iraunkorrerako kudeaketa, produktua edo/eta zerbitzua, prozesua eta nazioarteko elkarlana. Ikuspegi estrategikoa duen, eta garapen iraunkorrari emandako laguntza hobetzeko aukera eskaintzen duten kudeaketa sistemak dituen, erakunde bikain bati, ematen zaion Garapen Iraunkorrerako Kudeaketaren Saria ArcelorMittal Sestao enpresak jaso du.

Ekoizpen eta kontsumo iraunkorragoak bultzatzen dituzten produktuen edo zerbitzuen garapena aitortzen duen, garapen iraunkorrerako produktu edo/eta zerbitzu kategorian, akzesita Vicinay Cadenas enpresak lortu du.

2009-2010eko edizioak, Ingurumen, Landa eta Itsas Inguru Ministerioak, Entorno Fundazioaren eta Biodiversidad Fundazioaren bitartez, deitu dituen sari hauen estatu mailako edizioan parte hartuko duten hogei bat kandidatura bildu ditu. Estatu mailan irabazle gertatzen diren erakundeek Espainia ordezkatuko dute sari hauen Europa mailako sariketan. Sariketa hori Bruselan burutuko da, datorren ekainean, Europako Aste Berdearen barruan.

BESTE TITULARRAK

CSS Válido WAI AA Válido XHTML 1.0 Válido

© 2008 IZAITE Iraunkortasunaren aldeko euskal enpresen elkartea | Garapena Uvedoble Studio, S.L.