IZAITE. Iraunkortasunaren aldeko euskal enpresen elkartea.

IZAITE. Asociación de Empresas Vascas por la Sostenibilidad.

berriak

A&B Laboratorios de Biotecnologíak, IZAITEko kideak, sari berria jaso du 2009-2010 Ingurumenaren Sari Europarretan

Enpresa bioteknologikoak sari horietarako 2. izendapena jaso du jarraian, 2007-2008 eta 2009-2010.

Asturiasko printzeek, Entorno Fundazioak, Espainiako Gobernuko Industria Ministerioarekin eta Ingurumen Ministerioarekin elkarlanean, 2 urtez behin ematen dituen Ingurumenaren Sari Europarrak banatu zituzten joan den martxoaren 3an Madrilen. Sariak, garapen iraunkorrarekin konpromiso irmoa erakusten duten enpresei ematen zaizkie. IZAITEko kide den A&B Laboratorios de Biotecnología enpresak akzesit bat lortu du berriro ere, ohorezko aipamena, Espainiako Sekzioko sari garrantzitsu horietan, Garapen iraunkorrerako Produktua sailean.

Saria lortu duen konpainiaren produktua DD465 Garbikari Desinfektagarria da, desinfektagarrien belaunaldi berriko produktua. Produktu horien ezaugarrien artean segurtasuna erabiltzeko orduan, ingurumenaren errespetua eta eraginkortasuna daude. Horrez gain, sail horretako eko-diseinatutako produktu bakarra da nazio mailan, eta bere bizitza ziklo osoan hobekuntza nabarmenak dituena.

Asturiasko printzeen eskuetatik saria jaso duen Jose Luis GutiérrezAsturiasko printzeen eskuetatik saria jaso duen Jose Luis Gutiérrez, A&B Laboratorios de Biotecnologíako Zuzendari Nagusia, oso harro zegoen sariarekin: “aintzatespen garrantzitsu honek saritu egiten du, berriro ere, gure produktuen etengabeko hobekuntzaren alde egiten dugun etengabeko apustua, erabiltzeko orduko segurtasunari zein ingurumenean duten eraginaren murrizketari dagokienez”.

Sarien edizio hauen bost sailetara 110 hautagai aurkeztu dira, hau da, iaz baino ia %16 gehiago. Egitasmo gehienak eraginkortasun energetikoarien energia berriztagarrien eta kutsadura isurketen murrizketaren ingurukoak izan dira.

Azpimarratu behar da, Arabako Enpresa txiki-ertaina den A&B Laboratorios de Biotecnología enpresak bigarren edizioan jarraian jaso duela saria Europa mailako sari horietan. Horrek, ingurumenaren alorrean duen berriztatze maila handia eta iraunkortasunaren aldeko apustua argi eta garbi erakusten du.

A&B Laboratorios de Biotecnología

Egoitza Gasteizen duen enpresa honen jarduera nagusia, industriako mantentze lanetarako, garbiketarako eta desinfekziorako produktu kimikoen eta biologikoen ikerketa, diseinua eta burutzapena da. Erakundeak etengabe berriztatzen du bere produktuetan, eta iraunkortasunaren aldeko apustu argiaren bitartez, eko-berrikuntzak garatzen ditu, eko-diseinuaren aplikazioaren, eko-etiketa europarreko irizpideen eta bioteknologiaren bitartez. Horrela, bere bezeroei soluzio garbiagoak eta seguruagoak eskaintzen dizkio egunero.
www.ab-laboratorios.com

BESTE TITULARRAK

CSS Válido WAI AA Válido XHTML 1.0 Válido

© 2008 IZAITE Iraunkortasunaren aldeko euskal enpresen elkartea | Garapena Uvedoble Studio, S.L.