IZAITE. Iraunkortasunaren aldeko euskal enpresen elkartea.

  • EGUTEGIA
< Otsaila 2012 > 
A A A O O L I
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29

IZAITE. Asociación de Empresas Vascas por la Sostenibilidad.

aurrekariak

Garapen iraunkorrari (edo iraunkortasunari) buruzko lehen kontzeptua Ingurumenari eta Garapenari buruzko Munduko Batzordean, 1987ko Brundtland txostenean argitaratu zen. Hortaz, ingurumenari nabarmenki loturiko jatorria izan zuen. Txosten horren arabera, etorkizuneko belaunaldiek beren beharrak asetzeko ahalmena konprometitu gabe oraingo pertsonen beharrak asetzeko aukera eskaintzen duen garapena da garapen iraunkorra.

1992. urtean, Nazio Batuek Rio de Janeiron antolatu zuten Lurrari buruzko gailurrean, nazioarteko komunitateak iraunkortasunaren aldeko ekintza plan bat adostu zuen, Agenda 21 izenaz ezaguna dena. Garapen iraunkorraren aldeko ekintza plan orokorrari buruzko gobernu arteko akordioa da, eta, horretarako, Nazio Batuetako Garapen Iraunkorrerako Batzordea eratu zen.

Handik hamar urtera, Johannesburgen egin zen Lurrari buruzko gailurra. Orduko hura ere Nazio Batuek babestu zuten. Batzar hartan zehaztu egin zen nazioarteko erakundeen, gobernuen, enpresen, GKEen eta gizarteko bestelako ordezkarien arteko aliantzak egin eta lankidetzan jarduteko beharra, gizakien arazo nagusiei irtenbideak bilatzeko.

Rio de Janeiron zehaztu zen bidea Europar Batasuneko "Garapen iraunkorrerantz (1992-2000)" V. Esparru programaren bitartez islatu zen Europan. Programa horretan jaso ziren ingurumen, ekonomia eta gizarte gaien elkarreraginak.

2001. urtean Europar Batasuneko Liburu berdea argitaratu zen, enpresen gizarte erantzukizuna sustatzeko. Liburu horretan, eragile guztiek eginkizun aktiboa izango duten elkarketa sakonagoetan oinarritutako ikuspegia proposatu zen.

2002. urtean Europar Batasuneko VI. Esparru programa egin zuten. Programa horrek Europar Batasuneko Ikerketa eta Garapenaren gaitasunak indartu zituen, alde batetik, garapen iraunkorraren eredu bat ezartzeko epe laburrera eta epe ertainera, dimentsio ekonomikoak eta ingurumenekoak sartuz; eta, bestetik, nazioartean aldaketa globalaren eragin kaltegarriak arintze aldera egiten ari ziren ahaleginei laguntza emateko (dimentsio soziala).

CSS Válido WAI AA Válido XHTML 1.0 Válido

© 2008 IZAITE Iraunkortasunaren aldeko euskal enpresen elkartea | Garapena Uvedoble Studio, S.L.