IZAITE. Iraunkortasunaren aldeko euskal enpresen elkartea.

  • EGUTEGIA
< Otsaila 2012 > 
A A A O O L I
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29

IZAITE. Asociación de Empresas Vascas por la Sostenibilidad.

ZER DA GIZARTE ERANTZUNKIZUNA

  Enpresen Gizarte Erantzunkizuna Enpresan Ezartzeko Gida - IZAITE pdf

Kontzeptua

Europar Batasuneko liburu berdean emandako definizioaren arabera, Enpresen Gizarte Erantzukizuna (EGE) edo Korporazioen Gizarte Erantzukizuna (KGE) "Enpresek gizarte eta ingurumen mailako kezkak kontuan hartzea da, merkataritzako eragiketetan eta hizketakideekiko harremanetan".

EGEren barneko/kanpoko dimentsioa

Barneko dimentsioa:

Enpresa gizarte interesaren arabera ikusten du. Horrenbestez, zerikusia du gizarte baliabideen eta laneko segurtasunaren kudeaketako alderdi gakoekin, langileen prestakuntza eta garapenarekin, eta kalitatearen eta ingurumenaren kudeaketarekin. EGEeko jarduerek, lehenik eta behin langileengan dute eragina, eta giza baliabideetan, osasunean eta segurtasunean inbertitzea bezalako gaiei dagozkie. Ingurumena errespetatzen duten jarduerek, funtsean, ekoizpenean erabilitako baliabide naturalen kudeaketarekin zerikusia du.

Kanpoko dimentsioa:

Dimentsio hau enpresek beren kanpoko agenteekin eta gizarte ingurunearekin dituzten harremanei dagokie. EGE ez da enpresen berezko mundura mugatzen. Hainbat hizketakide barne hartzen ditu, eta hor sartuko lirateke enpresak bere inguruarekin eta gizarte ingurunearekin dituen harremanak, zentzurik zabalenean hartuta; besteak beste, komunitatea, bezeroak eta hornitzaileak, administrazioa eta agintari publikoak, GKE ak, tokiko komunitateak, eta abar.

EGEren abantailak

Enpresetan EGEren garapena bultzatzen duten faktoreak:

  • Gizarte irizpideek gero eta eragin handiagoa dute pertsonen eta erakundeen inbertsio arloko erabakietan.
  • Jarduera ekonomikoak eragin duen ingurumenaren hondatzeari buruzko kezka gero eta handiagoa da.
  • Kontsumitzaileen, erakundeen eta inbertitzaileen itxaropen eta kezka berriak.

EGE, enpresa eta lehiakideak bereizteko elementu gisa:

  • Irudi korporatiboa, gizarteko ospea hobetzea. Enpresaren entzutea gehitzen da eta enpresak gizartean eragin positiboa egiten du.
  • Uneko bezeroek kontzientzia hartzen dute beren enpresa hornitzaileari buruz. Ondorioz, gizartearekin arduratsua den enpresarekiko erakargarritasuna handitzen dute, eta errazagoa da bezeroei leial izanaraztea.
  • Enpresak ingurunearekin duen harremana hobetzea. Enpresak EGEri buruzko kontzeptuen gainean jarduteak komunikazio estrategia hobea izatea ahalbidetzen du; gizartea, oro har, gertuago dago gizartean aintzat hartutako politikak dituzten enpresen mezuak entzuteko.

EGE laneko giroa hobetzeko faktore gisa:

  • Laneko giro hobea izatetik -horrek langileen aldetiko konpromiso handiagoa badakar, eta, ondorioz, produktibitatea hobetzen bada- emaitza positiboak lor daitezke.
  • Funtsean, enpresen jardueran erabilitako baliabideen kudeaketari doakion kultura korporatiboa sustatzen da; horrela, bide bat irekiko da, aldaketak kudeatzeko eta gizarteko garapena eta lehiakortasunaren gehitzea bateratzeko.

Igo

CSS Válido WAI AA Válido XHTML 1.0 Válido

© 2008 IZAITE Iraunkortasunaren aldeko euskal enpresen elkartea | Garapena Uvedoble Studio, S.L.