IZAITE. Iraunkortasunaren aldeko euskal enpresen elkartea.

  • EGUTEGIA
< Otsaila 2012 > 
A A A O O L I
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29

IZAITE. Asociación de Empresas Vascas por la Sostenibilidad.

EKIMEN NAGUSIAK

Kanpoko Ekimenak

Enpresen Erantzukizun Sozialaren Trakzio Metodologia IZAITE-ren horniketa-katera:

2005ean IZAITE-k “Enpresen Erantzukizun Soziala enpresan ezartzeko gida” argitaratu zuen.

Gida honek, enpresarentzako interesa zuten taldeentzako balioa sortu nahi zuten enpresei laguntzeko asmoa zuen. Enpresaren tamainak eta arloak ez zutela garrantzirik izan behar eta estrategia korporatiboaren barnean arlo ekonomikoak, sozialak eta laneko giroak kontutan hartzeko ohartzen zuen gidak.

Trakzio proiektu honek Gida honen atal bat garatzea du helburu, horniketa-katera EES-aren transmisioarekin zerikusia duena.

Metodologia honek helburu hirukoitza du:

  • Erakunde baten izaera zehazten du EES-arekiko duen egoera kontutan hartuta.
  • Trakzioarentzako elementu euskarriak (dekalogoak, jarrera araudiak, EES-an praktika onak, txostenak, etab.) identifikatzeko eta akordatzeko lagungarria da.
  • Erakunde traktoreak burutu behar dituen ekintzak definitzen eta trakziopean dauden erakundeen nibelaren arabera ekintzak zuzentzen laguntzen du.

Artxibo osoa deskargatzeko hemen sakatu pdf

Club de Excelencia en Sostenibilidad enpresa elkartea:

2002. urtean sortu zen Espainiako enpresa elkartea, irabazi asmorik gabea. Enpresa talde handi batek osatzen du, eta enpresa horiek hazkunde iraunkorraren alde egiten dute ekonomiaren, gizartearen eta ingurumenaren ikuspuntutik. Hainbat helburu ditu enpresa elkarte honek, besteak beste, stakeholderrekiko elkarrizketarako foroa izatea, garapen iraunkorrean benchmarking plataforma izatea, eta Espainiako enpresa ehunera jardunbide egokiak transmititzea.

Enpresa mundutik garapen iraunkorra bultzatzea du eginkizun nagusi, enpresen bikaintasunerako eta gizarteak aurrera egin dezan laguntza emateko jardunbide arduratsuak partekatuz.

http://www.clubsostenibilidad.org

Dow Jones Sustainavility Index (DJSI):

DJSI 1999. urtean abiarazi zuten Dow Jones Indexes, STOXX Limited eta SAM Group konpainiek. Sektore bakoitzerako 50 irizpide orokorren eta espezifikoen bitartez ekonomia, ingurumen eta gizarte arloetako kudeaketaren azterketa du oinarri. Dow Jones Sustainability World eta Dow Jones Sustainability Stoxx erreferentzia dira iraunkortasunari dagokionez, munduan eta Europan, hurrenez hurren. Halaber, enpresei sariak ematen dizkiete, garapen iraunkorraren arloan oinarritutako korporazioen gizarte erantzukizuneko jarduerak gauzatzeagatik.

Bi indizeek aztertu dituzten osagaien artean daude honako hauek: "Dimentsio ekonomikoa" (gobernu korporatiboa, inbertitzaileekiko harremana, plangintza estrategikoa, arriskuen kudeaketa, jokabide kodeak, eta abar) "Ingurumen dimentsioa" (jarduerak gauzatzea eta jardueron ingurumen kudeaketa, urteroko txostenean argitaratzea, birziklapenerako eta energiaren probetxurako politikak, eta abar) eta "Dimentsio soziala" (giza kapitalaren adierazleak, komunitateen garapen sozialean tartean sartzeko politikak eta prebentzio politikak).

http://www.sustainability-indexes.com/

Global Reporting Initiative (GRI):

GRI 1997. urtean eratu zen, CEBES (Coalition of Environmentally Responsible Economies) eta PNUMA (Ingurumenerako Nazio Batuen Programa) izeneko gobernuz kanpoko bi erakunderen ekimen bateratuari esker. Nazio Batuen nazioarteko akordioa da, eta erakunde mota guztietan nahi izanez gero aplikatzeko ildoak lantzea du eginkizun gisa; horrela, erakunde horiek beren jardueren, produktuen eta zerbitzuen dimentsio ekonomikoaren, sozialaren eta ingurumenekoaren berri eman ahal izango dute, modu homogeneoan. Izen handiko elkarte horrek ezarri dituen irizpideak nazioartean ezagunak dira.

Iraunkortasun memorien edo Iraunkortasun txostenen bitartez, enpresek beren jardueren, produktuen eta zerbitzuen ekonomiako, ingurumeneko eta gizarteko alderdien berri ematen dute, barnean zein kanpoan.

Izaite elkartearen ustez, GRI OS izatea (Global Reporting Initiative ko interes taldea) aukera hobezina da beren jarduera esparruaren arloan nazioarteko ekimenak hedatzea eta banatzea ahalbidetuko duten komunikazio bide eraginkorrak sortzeko.

Hori dela eta, harremanetan jarraitu du Global Reporting Initiative rekin (GRI). 2006. urtean, halaber, Organizational Stakeholder (OS) gisa onartu zuten Global Reporting Initiative ko interes taldeentzako programan.

http://www.globalreporting.org

Korporazioen ospea neurtzeko Espainiako neurgailua (MERCO):

Korporazioen ospea konpainia bateko stakeholderrek beren portaera korporatiboari buruz egiten duten aintzatespena da, beren bezeroekin, akziodunekin, langileekin eta komunitatearekin, oro har, hartutako konpromisoen betetze mailaren arabera. Hortaz, korporazioen ospe ona enpresako ezin ukituzko balioen kudeaketa egokiaren emaitzari dagokio.

Merco 2001. urtean eratu zen, eta urtero zerrenda bat egiten du korporazio gisa ospe hoberena duten 100 enpresekin eta 100 enpresaburuekin. Halaber, enpresa jarduerako sektore bakoitzean enpresak eta zuzendariak balioztatzen ditu.

http://www.analisiseinvestigacion.com/merco

Nazio Batuen Munduko Ituna:

1999. urtean bultzatu zuen, World Economic Forumaren aurrean. Gizarte erantzukizun arloko ekimena da, eta herrialde guztietako erakundeek, beren estrategiaren eta eragiketen alderdi oso gisa, giza eskubideen, lanaren, ingurumenaren eta ustelkeriaren arloetan jokabideei eta ekintzari dagozkien hamar printzipiori hel diezaien lortzera dago zuzendua.

Herritartasun korporatibo globalaren sorrera sustatzea du helburu, alegia, enpresa jarduerako interesak eta prozesuak gizarte zibileko balioekin eta eskakizunekin (bai eta Nazio Batuen Erakundearen, nazioarteko sektorekako erakundeen, sindikatuen eta GKEen proiektuekin ere) bateratzea ahalbidetuko duen herritartasunaren sorrera sustatu asmo du.

2004ko azaroaren 15ean egin zen Nazio Batuen Munduko Ituneko III. Bilera, eta, data horretatik aurrera, Munduko Ituna Espainian erabiltzen da, Munduko Itunaren Espainiako Elkartearen (ASEPAM) bitartez.

http://www.unglobalcompact.org

http://www.pactomundial.org

World Bussines Council for Sustainable Development (WBCSD):

WBCSD nazioarteko 180 enpresa biltzen dituen koalizioa da, eta enpresa horiek ikuskera komun batek lotzen ditu: garapen iraunkorra hazkunde ekonomikoaren, ingurumeneko orekaren eta aurrerapen sozialaren bitartez lortu behar delako ikuskerak, alegia. Koalizioko kideak 35 herrialde baino gehiagotakoak eta 20 industria sektore garrantzitsutakoak dira.

Gainera, WBCSD koalizioak bost kontinentetako hainbat herrialdetako 50 kideko eskualdeko sarea du, eta 1.000 enpresabururi baino gehiagori ematen die prestakuntza.

WBCSD koalizioaren jarduerek uste bat islatzen dute, alegia, garapen iraunkorra bilatzea ona dela negozioetarako, eta negozioak onak direla garapen iraunkorrerako. Koalizioaren eginkizuna enpresa arloko lidergoa ematea da, garapen iraunkorreranzko aldaketarako katalizatzaile gisa; bai eta eko eraginkortasunaren, berrikuntzaren eta korporazioen gizarte erantzukizunaren eginkizuna sustatzea ere.

http://www.wbcsd.org

XERTATU:

Xertatu lanerako eta lankidetzarako esparrua da, eta Bizkaian EGE sustatzean parte hartzen duten hainbat erakunde eta instituzio biltzen ditu. Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi Sustapeneko eta Eraberriketako Sailak zuzentzen du. Ekimen hau ekintzara bideratuta dago. Horretarako, EGE sustatzeko askotariko jarduerak garatzen ditu, Xertatu Taldeak (elkarlanean ari diren eta Xertaturen urratsak zuzentzen dituzten erakundeen taldeak) zehazten dituen jarduera planetatik abiatuta.

Xertatu Taldea Bizkaian Enpresen Gizarte Erantzukizuna sustatzeko baterako lana egin eta elkarlanean aritzeko talde publiko pribatua da. Bizkaian EGE sustatzean eragile aktibo direnen multzo batek osatzen du, eta EGEri dagokionez "interes talde" desberdinetako partaide diren erakundeak jasotzen dituela du ezaugarri nagusi. Erakunde horiek Xertatu Taldean bizikide dira errespetuz eta elkarrekiko aintzatespenean, eta izaera eraginkorreko eta betearazleko taldea da; era berean, elkarrizketarako, elkartrukerako eta eztabaidarako foro ere bada.

Xertatuk Bizkaiko enpresa txikiekin eta ertainekin jarduten du.

http://www.xertatu.net

Igo

Ekimen Propioak

EGE enpresan ezartzeko gida:

Izaitek, "EGE enpresan ezartzeko gida" egin zuenean jarri zuen helburuetako bat izan zen estrategia korporatiboaren zati gisa sartzea Enpresen Gizarte Erantzukizuna, eta, era berean, sartze hori ez dela enpresa handiek soilik duten abantaila erakustea; enpresa txiki eta ertainek ere etekin handia lor dezakete. Hori dela eta, gida honek EGE garatu eta erakundeetan ezartzerakoan erreferente izatea du asmo, erakunde horien tamaina edo tipologia alde batera utzita.

Horrela, gida bat aurkezten da, beren intereseko taldeentzat balioa sortu nahi duten enpresa guztiek modu errazean sar dezaten EGE beren negozio estrategian, haien egituran, kulturan eta prozesuetan ekonomia, gizarte eta ingurumen dimentsioak sartuz.

Erakundeetan sor daitezkeen zalantzak ebazten ere saiatzen da, bai eta EGE nola ezarri azaltzeko urratsak ematen ere. Horretarako, ezartze horretan lagungarri izan daitezkeen lehendik diren hainbat eredu sartzen ditu, enpresen ezaugarrien arabera.

Gida eskuratzeko klik egin hemen pdf

XERTATU:ADI:

Xertatu:adi enpresei beren gizarte erantzukizuna kudeatzen laguntzen dien metodologia da. Enpresa txiki eta ertainak bideratzea eta tresna sorta bat ematea du helburu, enpresek urratsez urrats eta modu errazean aurrera egin dezaten, EGE osatzen duten eta ekonomian, gizartean eta ingurumenean eragina duten arloak eta jarduerak kudeatzeko prozesu guztietan edo batzuetan.

Xertatu:adi metodologiak etengabeko hobekuntzarako sistemak ditu oinarri. Xertatu:adi ez da, bere horretan, kudeaketarako eta etengabeko hobekuntzarako bikaintasun metodologia; balioztatze, jardute eta ikaste eremu berri bat ematen du hobetze bidean diren enpresentzat. Hortaz, enpresa plangintzako eta kudeaketako bestelako sistema orokorretan ere integra daiteke.

Xertatu:adi metodologiak erraztu egiten du gizarte erantzukizunaren kudeaketa estrategikoa eta sistematikoa. Era berean, alderdi interesdunen itxaropenak eta berrikuntzaren eta etengabeko hobekuntzaren printzipioa enpresa estrategiaren erdigunean jartzen dituen negozio ikuskera ematen du.

Izaiteko zenbait kide hornitzaileekin harremanetan jarri dira, eta proiektuan modu aktiboagoan parte hartzeko gai direnak identifikatu dira barnetik. 2006. urtetik hona, hornitzaile horiek modu aktiboan hartzen dute parte Xertatu:adi metodologia beren erakundeetan ezartzeari dagokionez.

Informazio gehiagorako klik egin hemen

YOUTH X CHANGE. Kontsumo iraunkorrerako hezkuntzako eskuliburua:

Ingurumenerako Nazio Batuen Programak (PNUMA) nabarmendu egiten du esparru orokorrean kontsumoko eta ekoizpeneko ereduak eta jarrerak aldatzeak duen garrantzia eta horiek aldatzeko beharra. Horrela, Gazteak aldaketaren alde izeneko programaren bitartez, PNUMA eta UNESCO etorkizun iraunkorra eraikitzea posible dela erakusten saiatzen ari dira, eta horretarako Youth x Change. Kontsumo iraunkorrerako hezkuntzako eskuliburua argitaratu dute.

Hainbat sail aritu dira lankidetzan, hala nola, Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila (Kontsumo Zuzendaritzaren bitartez), Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila (Ingurumenaren Kudeaketarako Sozietate Publikoaren -IHOBE- bitartez), eta, horri esker, eskuliburu hau euskarara itzuli eta egokitu egin da. Halaber, eskuliburuan Izaiteri buruzko aipamena ere sartu da.

Igo

CSS Válido WAI AA Válido XHTML 1.0 Válido

© 2008 IZAITE Iraunkortasunaren aldeko euskal enpresen elkartea | Garapena Uvedoble Studio, S.L.