IZAITE-REN AURKEZPEN OROKORRA
IZAITE, Iraunkortasunaren Aldeko Euskal Enpresen Elkartea irabazi asmorik gabeko elkartea da, eta garapen iraunkorrari eta Korporazioen Gizarte Erantzukizunari dagokienez konpromisoak hartu dituzten enpresa pribatuen talde batek osatzen du.
IZAITE-ren aurkezpena jaisteko, sakatu hemen 
Oinarrizko kontzeptuak
"Etorkizuneko belaunaldiek beren beharrak asetzeko ahalmena konprometitu gabe oraingo pertsonen beharrak asetzeko aukera eskaintzen duen garapena da garapen iraunkorra" (Ingurumenari eta Garapenari buruzko Munduko Batzordea, Brundtland txostena, 1987).
Izaitek kontzeptu hori hartzen du oinarri, eta ondoko hiru bektore hauen gainean balioa emango duten jarduerak diseinatzeko gai izatea du asmo:
- Hazkunde ekonomikoan
- Ingurumen politikan
- Gizarte politikan
Xedea
- Ikaskuntzarako, ekimen eta praktika arduradun buruzko esperientzien elkartrukerako eta Enpresen Iraunkortasuna bultzatzeko elkarrizketa foroa izatea,
- Enpresen ekimen pribatutik, enpresen bikaitasunari, gizartearen aurrerakuntzari ete garapen iraunkorrari laguntzeko,
- Garapen Iraunkorraren Ingurumen Euskal Estrategiarekin eta Kudeaketan Bikaintasunaren Estrategiarekin etengabeko koordinazioan egotea, enpresaren arlotik administrazioaren ekimenak lagunduz,
- hau dena, arlo honetan nazioarteko ekimenekin ikuskera kolektibo bat mantenduz.
Ikuspegia
Autonomia mailan, garapen iraunkorraren sustapenenari dagokionez erreferentzia elkarte gisa aintzat hartzea.
Jarduerak
- Koherentzia jardueretan eta sinesgarritasuna
- Aniztasuna, hainbat erakunde mota bilduz
- Lana, informazioa eta erantzukizunak partekatzea
- Informazio garrantzitsuenerako sarbidea (gardentasuna)
- Tokian bertan eredu izatea
- Eragin biderkatzailea
Jarduerak
- Garapen iraunkorraren arloan esperientziak elkartrukatu.
- Garapen iraunkorraren arloan, hezkuntza eta hedakuntza sustatuz.
- Garapen iraunkorrarekin zerikusia duten jarduerak antolatu.
- Garapen iraunkorraren arloan aliantzak egitea, proiektuak garatzea eta administrazioari, hezkuntza arloari eta enpresa arloari lagundu.
- Garapen iraunkorrari buruzko publikazioak argitaratu.
- Arlo honeko kudeaketan, enpresa aurreratuen aitzatespen publikoa bultzatu.
- Garapen iraunkorrari buruzko arauekin zerikusia duten gomendioak eztabaidatu, analizatu eta formulatu.
Betekizunak
Elkarte irekia da, eta iraunkortasuna beren kezken artean duten enpresek osatzen dute. Honako hauek dira elkartean sartzeko betekizunak:
- Iraunkortazunarekin konpromisua.
- Ingururako kudeaketa sistema bat izatea (ISO 14001 eta/edo EMAS) eta arriskuen aurrezaintze (OHSAS 18001, UNE 81900 edo antzekoa)
- Euskal Herriko Iraunkortazunaren garapenaren inguruaren estrategia onartzea (2002-2020).
- Hornitzaileen inguru trakzio ekintzak azpimarratzea.
- Euskal Herriko Iraunkoutazunaren konpremasuan apuntatuta egotea.
- Elkartearen funtzionamendurako estatutuak onartu.
- Enpresa Euskal Herrian kokatuta egotea.
- Gutxieneko partehartzeko konpromesua hartu.
Organigrama

Igo 